Ekainaren 11ra arte izena eman daiteke Udako Berbalagun kanpainan.

 

Dagoeneko zabalik dago Barakaldoko udako berba taldeetan apuntatzeko epea.

 

Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira.

 

Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, 678 626 567 telefonora deituta zein barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzita egin dezakezu, era berean, online ere eman dezakezu izena.

 

Gainera, aurten berriro jarriko dugu berbalagun talde bat martxan non eta Nojan.

 

Horri buruzko informazio gehiago esteka honetan: http://ezkerraldea.blogspot.com/2021/05/udan-euskaraz-hitz-egin-nahi-al-duzu.html

Izena emateko azken eguna: ekainaren 11