20. Korrika bukatu egin da! Egun zoragarriak bizi izan ditugu, baina orain zer? Eta euskara gure herriko kaleetara aterako bagenu? Bakoitza bere neurrian, bakoitza bere abiaduran.

Euskararen presentzia eta erabilera dira gakoak eta, zalantzarik gabe, merkataritza edo ostalaritza sektoreak estrategikoak izango dira; azken finean horiek dira gure kaleko protagonista nagusiak.

«Euskararen alde mugitzen» hasteko hiru konpromiso maila daude:

  • Euskara zure karteletan
  • Ulermen mailako konpromisoa – Bezeroak euskaraz eta saltzaileak ulertzeko ahalegina egin
  • Zerbitzua euskaraz

Konpromiso maila desberdinak irudikatzeko 3 binilo mota sortu ditugu; horrela kontsumitzaileek errazago identifikatuko dute euskara non erabili.

  • Atxikitu zaitez «Mugi zaitez euskararen alde!» kanpainara
  • Eskatu zure pegatina: