Aukera oparoa hurrengo bi asteetan inauteriez gozatzeko. Barakaldoko Udalaren egitarau nagusiaz gain, Kultur etxeek eta Barakaldoko elkarteek proposamen bikainak eskainiko dizkigute (betiko lez!)

Auzoz auzo aurkeztuko dizkizuegu ekintzak (ez kronologikoki!); beraz, adi datei!

Ohar garrantzitsua: Kultur etxeek antolatutako jarduera eta tailerretan parte hartzeko izena eman behar da edo gonbidapena jaso urtarrilaren 29tik aurrera.

Burtzeñako kultur gela

Otsailak 5, astelehena

  • 18:00 – “Zonbi tailerra”: odol izuna, maskarak eta zonbi makillajea.

Burtzeñako kultur etxea

Otsailak 13, asteartea

  • 18:00 – Asier Kidam magoaren ikuskizuna.
  • 19:00_ Mozorro jaia: txokolatada, inauterietako tostadak eta sorpresa ugari.

Clara Campoamor zentro zibikoa

Otsailak 12, astelehena

  • 18:00 – Senitarteko inauteri jaia eta txokolatada.

Zuhatzuko kultur etxea

Otsailak 8, osteguna

  • 17:30 – Senitarteko tailerra: “Inauterietako tostadak” (5 urtetik gora).

Otsailak 9, ostirala

  • 17:30 – Senitarteko tailerra: “Inauterietako makillajea” (5 urtetik gora).

Retuertoko kultur etxea

Otsailak 28, asteartea

  • 11:30 – “Buruhandiak” familia tailerra (4 urtetik gora)

Arteagabeitia-Zuazo

Otsailak 13, asteartea

  • 16:30 – Senitarteko tailerra: “Inauterietako maskarak” (4 urtetik gora)

Beurko-Bagatza

Otsailak 17, larunbata

  • 17:00 – Kalejira “Barrikada”rekin.
  • 18:00 – Ibarra-kaldu taldearen Zuberoako maskaradak Santa Teresa plazan. 
  • 21:00 – Momotxorroen gaua. Momotxorroak eta haien sorgin, mamu, lamina eta abarrek osatutako segizioa ibiliko dira auzoko kaleetan barrena.

Retuerto

Otsailak 17, larunbata

  • 12:00 – Haurren mozorro tailerra eta, ondoren, desfilea (kiosko plaza)
  • 18:00 – kuadrillen jaitsiera (Euskadi etorbidea – kiosko plaza)
  • 19:30 – Txokolatada, musika eta sari banaketa (kiosko plaza)

Otsailak 18, igandea

  • 11:30 – Joaldunen kalejira.
  • 12:30 – Euskal inauteriko kalejira, auzoko kaleetan barrena, Erreka-Ortu dantza taldearen eskutik.
  • 13:00 – Euskal inauteri tradizionalaren agerraldia. (Galsua plazan).

Lutxana

Otsailak 18, igandea

  • 12:00 – Euskal inauteriko kalejira, auzoko kaleetan barrena (Amaia dantza taldearen eskutik).

Llano

Otsailak 17, larunbata

  • 12:00 – Tailerrak, txotxongiloak eta txokolatada.
  • 18:00 – Mozorroen jaitsiera.
  • 19:30 – Sari banaketa eta Disko Festa Enimusic-ekin

San Bizente

Otsailak 14, igandea

  • 12:30 – Euskal inauteriko kalejira, auzoko kaleetan barrena (Laguntasuna Taldeak alaitua).

Gurutzetako Zentro Zibikoa

Otsailak 10, larunbata

  • 18:00 – Inauterietako jaitsiera handia. “Gurutzeta 2018” (Bakea frontoitik Gurutzetara plazara)
  • 20:30 – Disko-festa.
  • 21:00 – Sari banaketa.
  • 22:30 – Jai amaiera.

Otsailak 13, asteartea

  • 18:00 – “2018ko inauterietako postre tradizionalak” postregintza lehiaketa.