Aurten Euskararen Eguna ospatzeko Barakaldoko Udalak programa bikoitza prestatu du Barakaldo Antzokian. Iazko ereduari jarriki, berriro ere, Barakaldoko elkarte eta artistek ekoiztu eta protagonizatutako ikuskizun paregabeak ditugu:

  • 13:00etan – Kontu Kantari 2, Mendian ibiltari
    • Txotxongiloak, euskal kantak…
    • Barakaldo Antzokian
    • SARRERAK AGORTUTA!!!

Arratsaldeko ikuskizunerako sarrerak aste honetan banatuko dira Barakaldo Antzokian; beraz, adi, sarrera aldez aurretik erreserbatu ez baduzu, oso-oso gutxi geratzen baitira!!!

  • 20:00etan – Xalbadorren mintzoa Sound system
    • Musika, dantza, bertsoak, raperoak, breakerrak…
    • Barakaldo Antzokian
    • 19:30ean – Antzokiko sarreran, musika eta dantza kalean
    • Gonbidapenak:
      • Azaroaren 28tik aurrera, Antzokiko takillan (18:00 – 20:00)

Iaz egon bazinen, badakizu itzela izango dela; eta egon ez bazinen, ez galdu aukera!!

Ikusi iazko bideoa: