Ume txiki bat duzue eta pentsatzen ari zarete datorren urtean haurtzaindegira bidaltzea? Jakizue, hilabete honen bukaeran Barakaldoko Haur Eskoletan matrikulatzeko epea zabalduko dela eta, nahi izanez gero, Haur Eskola hauek ate irekien jardunaldian bisitatu ahal dituzuela, euren proiektua hobeto ezagutzeko.

MATRIKULA EPEA: Otsailaren 27tik martxoaren 24ra

Zentroetan egingo dira matrikulak, baina haurraren bizitokiari dagokion posta kodearen arabera:

Martxoaren 8an, 17:30ean, ATE IREKIEN JARDUNALDIA (instalazioak ezagutzeko)

Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek (familia bakoitzeko lagun bat) martxoaren 1era arte dute izena emateko, bai postaz, bai telefonoz (goiko esteketan duzue informazio guztia). Beharrezko informazioa:

  • Izen-abizenak
  • Telefono zenbakia
  • Posta elektronikoa
  • Zein eskola bisitatu nahi duten adierazi beharko dute.

Eskabideak eta baremazio-irizpideak Haur Eskoletan banatuko dira.