Datorren uztailaren 14tik 22ra Karmen Jaiak ospatuko dira. Jai batzordeak egitarau oparoa prestatu duenez, hementxe dituzue, besteak beste, hainbat proposamen jaietan euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko:

  • Uztailak 14, larunbata
    • 21:00 – “Txistu kontzertua” Barakaldoko Udal Bandako txistu taldea iparraldeko Niko Etxart musikariarekin – Anaien Parkea
    • 23:30 – “BERRI TXARRAK” taldearen KONTZERTUA, Herriko Plaza
    • 00:30 – “Euskal DJ gaua” – Anaien Parkea
  • Uztailak 15, igandea
    • 10:00 – Diana: Lutxanako Dultzaina Eskola Tailerreko dultzaineroak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 12:00 – “POLUNPAK” zanpantzarren kalejira. Herriko Plazatik Anaien parkeraino (Elkano, Zaballa, Beurko-Bagatza, Miranda etorbidea)  
    • 18:00 – “Haur jarduerak”: puzgarriak, tailerrak, txotxongiloak… – Anaien parkea
    • 19:00 – “Euskadiko harri-zulatzaileen XX. ligako Bizkaiko txapelketa” – Herriko plaza
    • 19:30 – “Txalaparta tailerra umeentzat” – Txosnak
    • 20:00 – “Abesbatzaren kontzertua” San Bizenteko  Schola Cantorum eta Laguntasuna dantza-taldea, San Bizente parrokia
    • 22:30 – “Euskal dantzen agerraldia”: Laguntasuna, Erreka-Ortu, Ibarra-Kaldu eta Amaia Barakaldoko dantza taldeen eskutik, Herriko Plaza
  • Uztailak 16, astelehena
    • 10:00 – Diana: Amaia Dantza Taldeko txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00 – “Galazko kalejira”, Barakaldoko Udal Txistu Bandarekin, Herriko Plazatik Karmengo elizara
    • 11:30 / 18:00 – “Haur jarduerak” – Foruen pasealekua eta Eskulturen parkea
    • 12:30 – “Hondartza” ikuskizuna haurrentzat, Patxin eta Potxin taldea, Eskulturen parkea
    • 18:00 – “Txotxongiloak – Hartz gozozalea”, Txosnak
    • 19:00 – Hala Dziporen kalejira – San Bizentetik txosnetaraino (Gernikako Arbola, Bide Onera, Bagatza…)
  • Uztailak 17, asteartea
    • 10:00 – Diana: Ibarra-kalduren txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00 – “Kalejira”, Barakaldoko Udal Txistu Bandarekin, Herriko Plazatik (Arrontegi, Larrea eta Urban)
    • 11:30 / 18:00 – “Haur jarduerak” – Foruen pasealekua, Eskulturen parkea eta Bide Onera plaza
    • 12:30 – “Txotxongiloak: Hamaika Gaztaka” Goloka Teatro, Eskulturen parkea
    • 18:00 – “BIKOTEKAKO ESKU PILOTA” – Barakaldoko frontoia
  • Uztailak 18, asteazkena
    • 10:00 – Diana: Laguntasuna taldearen txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00 – “Kalejira”, Barakaldoko Udal Txistu Bandarekin, Herriko Plazatik (Burtzeña, Gurutzeta eta Lutxana)
    • 11:30 / 18:00 – “Haur jarduerak” – Foruen pasealekua, Eskulturen parkea eta Bide Onera plaza
    • 18:00 – “BIKOTEKAKO ESKU PILOTA” – Barakaldoko frontoia
    • 19:30 – “ERROMERIA, Laguntasuna taldearekin” – Herriko Plaza
  • Uztailak 19, osteguna
    • 10:00 – Diana: Amaia Dantza Taldearen txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00 – “Kalejira”, Barakaldoko Udal Txistu Bandarekin, Herriko Plazatik (San Bizente, Zuhatzu eta Arteagabeitia)
    • 11:30 / 18:00 – “Haur jarduerak” – Foruen pasealekua eta Eskulturen parkea
    • 12:30 – “Txotxongiloak: Memoriak” Aitzol, Eskulturen parkea
    • 18:00 – “BIKOTEKAKO ESKU PILOTA” – Barakaldoko frontoia
    • 20:00 – “GAZTE EGUNA: Kalejira elektrotxarangarekin, Aldats taldea – Txosnak
    • 22:30 – “REVOLTA PERMANENT eta GLAUKOMA” taldeen KONTZERTUA, Anaien Parkea
  • Uztailak 20, ostirala
    • 10:00 – Diana: Ibarra-kalduren txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00 – “Kalejira”, Barakaldoko Udal Txistu Bandarekin, Herriko Plazatik (Erdigunea)
    • 11:30 / 18:00 – “Haur jarduerak” – Eskulturen Parkea
    • 12:00 – “HAURRENTZAKO BERBENA: Far West – Kantu Kolore” – Eskulturen Parkea
    • 19:30 – “DANTZA-PASEOA” Erromeria ibiltaria – Barakaldoko plazetan zehar (Bagatza, Bide Onera, Anaien parkea, Herriko Plaza)
    • 20:00 – “BERTSOLARIEN OHIKO AGERRALDIA” Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Onintza Enbeita – Anaien Parkea
    • 20:30 – “ERROMERIA: Patxi eta konpania” – Herriko Plaza
    • 23:00 – “SU TA GAR” taldearen KONTZERTUA, Herriko Plaza
    • 00:30 – “GORA HERRIA” taldearen KONTZERTUA, Anaien Parkea
  • Uztailak 21, larunbata
    • 10:00 – Diana: Laguntasuna taldearen txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:30 / 17:00 – “Haur jarduerak: Nire herriko hegaztiak ezagutzen” – Ramon Rubial Lorategi Botanikoa
    • 12:30 – “Txalaparta tailerra” – Txosnak
  • Uztailak 22, igandea
    • 10:00 – Diana: Erreka-Ortu taldearen trikitilariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:30 – “Haur jarduerak: Nire herriko hegaztiak ezagutzen” – Ramon Rubial Lorategi Botanikoa
    • 13:00 – TXISTULARIEN TOPAKETA – Bide Onera Plaza
    • 18:00 – PILOTA-PARTIDA PROFESIONALA “Aldundiaren txapelketa” – Barakaldoko frontoia

Ondo pasa eta badakizue, jaietan ere euskaraz!!