Aurten BIZIPOZAren jaia Barakaldon ospatuko da urriaren 5ean, larunbata!!

Egun osoko egitaraua, familia giroan, ondo pasatzeaz gain, gehien behar duten familiei gure elkartasuna adierazteko.

Laster izango ditugu aktibitate guztien berri, baina, momentuz, apuntatu hauek:

  • Pirritx, Porrotx eta Marimots / Irrien Lagunak
  • Herri-bazkaria (Paella)
    • Hainbat txanda
    • Alkartu ikastolan
    • Sarrerak salgai

Beste ekintza guztiak doakoak izango dira; baina goiko bietarako sarrera erosi behar da.

Ez geratu sarrera barik!!!