Barakaldoko Udalak HALA DZIPO euskal musika eskolaren laguntzaz, DILIN-DALAN programa jarri du martxan:

  • HELBURUA: Familia giroan, euskararen erabilera sustatu eta musikaren munduan murgiltzea:
    • 1 eta 2 urte bitarteko haurrei zuzenduta
    • Ipuinak, kantak, bideoak, erlaxatzeko musika, euskarazko oinarrizko kontzeptuak: koloreak, zenbakiak…
  • SAIOAK:
    • Urte osoan zehar, hilean behin, 45’-60’ minutu
    • Euskaraz (gurasoek euskara ulertzea beharrezkoa da)
    • Doan 
  • 3. SAIOA:
    • Abenduak 13, ostirala
    • NON: Hala Dzipo Musika Eskola (San Bizente)
    • Arratsaldeko 18:00etan
    • Plaza kopuru mugatua (15 haur + gurasoak)