xeskura19rgb.jpg.pagespeed.ic.0bnTeQNmOD

Zer dago kanpaina honen atzean? Zer indartzen da? 5 urte maite duguna elikatzen:

  1. Bertakotasuna elikatzen. Karbono aztarna murriztu eta paisaia mantentzeko bidean,  tokiko lehenengo sektorea eta elikagaien industria txikia bultzatzeko pausuak emanez.
  2. Auzolana elikatzen. Borondatezko lanean oinarritutako sareak ehuntzen, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko distantzia laburtuz eta alde bientzat prezio zuzenak adostuz.
  3. Burujabetza elikatzen. Elikadura-sistemaren gaineko erabakiak hartzen eta, bide horretan, nekazarien eta elaboratzaileen arteko harremana sustatzen.
  4. Komunitatea elikatzen. Zubigintzan, batzuen grinak besteena egiteko.

_____________________________________________________________________

  • Epea: Martxoaren 7tik 22ra jasoko ditugu eskaerak.
  • Nola?: ONLINE zein eskuorri bidez.
  • Eskuorria: Barakaldoko AEKtik pasatuz (San Bizente kalea, 11), telefonoz (663 03 81 35) edo emailez (barakaldo@aek.eus).

Informazioa: PDF