Barakaldok aurten Euskaren Eguna ospatzeko herriko elkarte eta protagonistei eskaini nahi izan die protagonismo osoa, denok batera Gabriel Aresti idazle apartaren figura eta obra baliatuta, euskarari omenaldia egiteko.

  • Barakaldoko dantza-taldeak: Ibarra-kaldu, Laguntasuna, Erreka-Ortu
  • Hala Dzipo musika eskola (adin guztietako musikariak)
  • Dantzariak (Zuhaitz, Iholdi)
  • Musikariak (Unai, Alberte, David, Eider, Endika, Aitor Gorostiza…)
  • Rapero gazteak: EH 2000
  • Zeinu-interpretea (Yasmina)
  • Barakaldoko Kilika Bertso Eskola
  • Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon elkartea
  • Aritz Garcia diseinatzaile grafikoa

Handia izan zen!!! Antzokiak handiek baino ez dituzte betetzen; atzo Barakaldoko elkarte eta artistei esker, #EUSKARA-k bete egin zuen Barakaldo Antzokia.
Nola azaldu zer sentitu genuen? KORAPILOA BIHOTZEAN ETA MALKOAK BEGIETAN
Korrikaren leloa ere plagiatuko dut, atzo BAT(euskara) ZUK lagunduta, BATZUK (asko) bihurtu baitzen.

Hementxe duzue ikuskizunaren laburpena: