Aurtengo Euskaraldian (azaroaren 20tik abenduaren 4ra), AHOBIZI eta BELARRIPREST rolak ez ezik, ENTITATEAK (ARIGUNEAK) ere izango ditugu!!

Zer da ARIGUNEA? Euskaraz aritzeko gunea, hau da, gure herriko komertzioak, tabernak, jatetxeak, negozioak, enpresak, elkarteak, ikastetxeak…

  • Nahikoa da BELARRIPREST izatea ENTITATE gisa parte hartzeko.
  • Une honetan 100 entitatetik gora animatu dira Barakaldon.
  • Auzo guztietako entitateak ditugu prest!!

Eta zuek? Euskaraz ulertzen duzue? Ba…aurrera!

  • Eman izena irailaren 27ra arte!!!
  • Jarri gurekin harremanetan! Uste baino errazagoa da!!!