Atzo, irailaren 20an, ireki zen Euskaraldian izena emateko epea.  Jarraitu beharreko pausuak oso errezak dira: http://izenematea.euskaraldia.eus esteka sakatu, aukeratu AHOBIZI edo BELARRIPREST izan nahi duzun, bete eskatutako datuak eta listo!!

Izena emateko beste aukera bat, Barakaldoko etxeetara helduko zaizuen eskuorriaren bidez izango da. Eskuorri horretan izena eman ahal izateaz gain, udazken honetan Euskaraldia dela eta, Barakaldon egongo diren ekintzen berri emango da!

Izena emateko baldintzak:

  • Euskaraz hitz egitea edo euskara ulertzea
  • 16 urtetik gorakoa izatea

 

Egon zaitezte adi eta hartu parte!!