Barakaldoko historia eta ingurumena interpretatzeko CIHMA zentroak hilero bezala IgandEROAK tailerra eskainiko digu aste honetan. Hara zer prestatu duen oraingoan:

ITSAS ZALDIA

  • Azaroak 26, igandea
  • CIHMA Luis Choya Almaraz – Errekatxo auzoan
  • 12:00 – 14:00
  • Gomendatutako adina: 6 – 12 urte
  • Doan

Saio honetan kartoizko platerak erabiliz itsas zaldiak egingo dituzte haurrek.

Animatu seme-alabak! Bikain pasatuko dute!