“Zazpi pausu daude teilatuaren ertzera”

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro baten hotsa
entzun da. Neska bat korrika atera da farmaziatik. Bizikleta hartu eta atzera begiratu
gabe eragiten die pedalei. Aitaren arnasa… Bost pausu nire ohera… Tabako-usaina.
Emakume batek gomazko mahuka jarri du kotxearen ihes-hodian, eta atera itxi du.
Norbaitek esan dizu arriskuan zaudela. Poliziaren sirenak entzuten dira han urrutian.
Jolas egingo dugu eskolan bezala, ea nork jasaten duen mina gehien?
Lan honekin, abusuari buruzko trilogiari amaiera ematen dio Tanttaka Teatroak;
aurretik izan dira “Muxua/un beso” eta “Giltzadun Etxea/La casa de la llave” obrak. Lan
horiek ikusi ahal izan ditugu Gasteizko antzokien sarean, Fernando Bernuésen
zuzendaritza bikainarekin.
18€ / 15€
AZKEN ORDUKO LEIHATILA 13-26 urte: %50 deskontua

 

NOIZ: Azaroaren 10ean

ORDUA: 20:30ean

NON: Barakaldo Antzokian