Nola sartu euskara etxean? Nola lortu gure seme-alabek euskaraz egitea? Posible da familian euskaraz egitea eta dibertitzea? Nola jokatzen dugu helduok haurren aurrean?

HAURREN AURREAN HELDUOK HELDU ekimenaren bitartez, euskara familian sartzea posible dela demostratu nahi dugu eta horretarako 2 asteko programa bat prestatu dugu euskaraz aritzen garen bitartean, primeran pasatzeko:

JOLASAK PARKEETAN

  • 17:00 – 19:00
  • 3 urtetik aurrera
  • DOAN
    • PISTA JOLASA
      • Azaroak 23,  Eskulturen plazako parkean
      • Azaroak 30, Lube plazako parkean (Lutxana)
    • FERIAREN JOLASA
      • Azaroak 24, Gurutzetako plazan (euria badago, Bake kaleko parke estalian)
      • Azaroak 26, San Bizenteko parke estalian (eliza aurrean)
    • INGURUMEN ETA ZENTZUMEN JOLASAK
      • Abenduak 2, Desertu plazako parkean
      • Abenduak 10, Anaien parkean (parke estalian)

Ez da beharrezkoa izena ematea! Hurbildu parkeetara eta primeran pasatu!!!

#BarakaldoEuskaraz, #FamiliakEuskaraz