20. Korrika martxan da eta gure herrian ere motoreak ondo berotzen ari gara apirilaren 6ra arte. Asteburu honetan, larunbatean, Arrontegi auzoko jai batzordeak eta Ainara kultur elkarteak egun osoko proposamen bikaina egingo digute:

  • Tipi-tapa Korrika 2017
  • apirilak 1, larunbata
    • 10:00 -? Putxerei hasiera (Rontegi ikastetxean)
    • 10:30 – Txistularien kalejira
    • 11:30 – Peto tailerra + Puzgarriak (Rontegi ikastetxean)
    • 11:30etik aurrera: Hala Dziporen fanfarrea
    • 13:00 – Korrika auzoan zehar
    • 13:30 – Jokoak, puzgarriak (Rontegi ikastetxean)
    • 14:30 – Herri bazkaria (Rontegi ikastetxean)
    • 17:00etatik aurrera: Kalejira auzoan zehar

Animatu zaitezte!!