20. Korrika prest dago abiatzeko!! Pare bat astetan #Korrika eta #Euskara gure kaleetako protagonista nagusiak izango dira. Eta jakina, gure txikiek magia hori bizi behar dute!!!

Barakaldora Korrika apirilaren 6an, goizaldeko 05:55ean helduko da. Gure herriko txikientzat, aitortu dezagun, oso ordu egokia ez da; beraz, gure ikastetxeetako txikiek apirilaren 5ean eramango dute euskararen lekukoa!!

KORRIKA TXIKIA

Apirilak 5, asteazkena

  • 10:00 –  Korrika txikia Bide Oneratik Herriko Plazara
  • 10:30 – Antxo eta Pantxa pailazoen ikuskizuna Herriko Plazan

Ez galdu! Itzela izango da eta!

Korrika txikia aek