Khami kolektiboa Iraide Ansorenak eta Carlos Sagik sortu zuten. Kolektibo zabal eta askotarikoa da, hainbat motatako tradizio musikal eta artistikoak uztartzen dituena. Euskal artistentzako topagune bat, euskal herri-kulturaren identitate-marken eta munduko beste leku batzuetako adierazpen musikalen nahasketan arakatzen duena. Bazzque World Sounds izan zen haien lehen diskoa (2015), eta, orain, beren bigarren lana estreinatu dute, ahotsa eta perkusioak protagonista. Gainera, Kalakan taldearekin batera datoz, hau da, ibilbide luzeko talde batekin: 10 urtetik gora daramatzate agertoki gainean, eta hainbat artistarekin batera jo dute, hala nola Katia & Marielle Labeque, Madonna, Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia, Juanjo Mena edo Ara Malikian, besteak beste.

Mugak lanean, tradizioa eta modernotasuna, ikerketa eta entretenimendua uztartzen dira. Ikuskizun honetan, txalapartaren, albokaren edo txirularen antzinako soinuak munduko beste leku batzuetako perkusio eta tresnekin nahastuko dituzte, musika elektronikoaren zertzeladak eta elementuak ere sartuta. Azken batean, proiektu hau esperientzia bakan horietako bat da.

15€ / 12€

AZKEN ORDUKO LEIHATILA 13-26 urte: %50 deskontua

 

NOIZ: Azaroaren 17an

ORDUA: 20:30ean

NON: Barakaldo Antzokian