• Euskara txertatu nahi duzu zure negozioan eta ez dakizu nola egin?
  • Euskara gutxi dakizu eta ez zara ausartzen?
  • Euskara ulertzen duzu, baina zailtasunak dituzu hitz egiteko eta horrek beldurra ematen dizu?
  • Euskarazko zerbitzua eman dezakezu, baina kontsumitzaileek ez dakite?

Egia esan, milaka egoera egon litezke, baina nahi izanez gero, ezinezkorik ez dago eta gainera, lagundu egingo dizugu.

“Euskararen alde mugitzen” hasi nahi baduzu, hiru konpromiso maila daude:

  • Euskaren presentzia bermatu zure negozioan, kartelen bidez
  • Ulermen mailako konpromisoa, hau da, euskara ulertzen baduzu, gonbitea egin ahal diezu kontsumitzaileei, nahi badute, haiek euskara erabiltzeko eta zuk, besterik gabe, ulertzeko ahalegina egin
  • Euskara baldin badakizu, zergatik ez eskaini zerbitzua euskaraz ere?

Konpromiso maila desberdinak irudikatzeko 3 binilo mota sortu ditugu; horrela kontsumitzaileek errazago identifikatuko dute euskara non erabili.

  • Atxikitu zaitez “Mugi zaitez euskararen alde!” kanpainara
  • Erabaki ze konpromiso maila hartu nahi duzun
  • Eskatu zure pegatina: