Barakaldon Euskararen Eguna barakaldarrekin ospatu nahi dugu, eta horretarako biderik onena barakaldarrak protagonista bihurtzea izaten da.

Euskarari eta euskal kulturari omenaldia egin nahi diogunez, gure kultur ondarearen figura bat hautatu dugu, aurten, Xalbador bertsolari handia eta bere figuran oinarrituta, arte-diziplina anitzeko ikuskizuna prestatu dugu: bertsolaritza, musika, poesia, euskal dantza, kaleko dantza, rap-a, breakerrak…

Hona hemen protagonisten zerrenda:

  • Hala Dzipo Euskal Musika Eskola
  • Ibarra-Kaldu elkartea
  • Laguntasuna elkartea
  • Erreka-Ortu Euskal Dantza taldea
  • Amaia Dantza taldea
  • Kilika Bertso eskola
  • Wild Dance Project
  • Idoia Anzorandia
  • Endika Lahaine
  • Gorka Suaia
  • Iñaki Viñaspre
  • Aitor Gorostiza
  • Iker Lopez de Bergara
  • Unai Laso
  • Txino breaker
  • Unai Peritz
  • Arran zerbitzu kulturalak
  • Balea musika ideiak
  • Alphax studio
  • Aritz Garcia diseinatzaile grafikoa
  • Edu Garcia
  • Juanjo Otero

Ziur baten bat ahaztu zaigula!! Proiektu bakarra, errepikaezina, Barakaldon sortua eta barakaldarrek protagonizatua, proiektu sortzailea, berritzailea… laburbilduz, proiektu bikaina!!

Zatoz zeu ere euskarari omenaldia egitera!! Zeu ere protagonista!!