Artearen unibertso miresgarrira jauzia egiteko prest?

 

Hau, Santi Saiz (1962-2021)?artistaren erakusketa antologikoa da eta Anna Mezz da?komisarioa.?Barakaldoko, Sestaoko eta Basauriko udalek antolatutako erakusketa ibiltaria da.

Bertan, 1993-1996 urteen artean sortutako bere lanik adierazgarrienetako batzuk erakusten dira, askotariko teknika artistikoekin: serigrafia, aerografoa, metakrilatoa, biniloa eta argazkia. Gainera, erakusketaren osagarri, Eider Egurenek eta Anna Mezzek Santi Saizen lanari buruz prestatutako bideo bat dago.
Santi Barakaldon jaio eta Santurtzin?igaro zuen bere?bizitzaren tarterik luzeena, arteagatik eta arteari emana. UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen, eta ikus-entzunezkoetan espezializatu zen.?Aldi batez Donostiako Arteleku arte zentroan izan zuen estudioa, eta bertan, gainera, zentroko laguntzaile eta serigrafo gisa lan egin zuen Pepe Albaceterekin batera.
Bakarkako erakusketa ugari egin zituen:?Hombresexuales, I love Sport, Photography Pornography, Stand Arte, The Apotheosis of love, Technicolor, Cousing Locomotion, Santi s Aids, Dirty Kistch, F.A.C.E.?Taldekako askotan ere parte hartu zuen Barakaldon, Iru?ean, Bilbon, Gasteizen, Sestaon, Santurtzin, Lemoan, Zornotzan, Donostian, Bartzelonan, Tenerifen, Madrilen eta Cajarcen.

 

  • «Faction fiction, in memoriam Santi Saiz» erakusketaren bisita gidatua
  • Urtarrilak 31, asteazkena
  • 18:00
  • Ceferino Del Olmo udal erakusketa aretoa – Liburutegi nagusia, behealdea (Trueba parkea)
  • Euskaraz
  • Doan