AUPA LAGUNOK!
Sasiburu euskaldunon elkarteko lagunek kontzertu ikusgarria antolatu digute.
Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m? izeneko proiektua abiatu zuen Naroa Gaintzak, David Nanclares musikariaren laguntzaz.
Elementu gutxirekin bada ere, rock talde on batek asko eman dezakeela erakusten digu. Bere musika-kutxako onena eskaintzera datoz Naroa eta David. Une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak. Mugaldeko gitarrak, psikodelia eta underground ukituak, milaka sentsazio biltzen dituen kontzertua deskubrituko du entzuleak.
ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI! PRIMERAN PASAKO DUGU!
- Maiatzak 11, osteguna
- 19:30
- Atari tabernako terrazan
- Martxoak 8 plaza, San Bizenten