Ahotsa:?Iratxe Aguilera Barrio
Dantzariak:?Ane Perez Acedo, Andrea Galdiz
DJ?Anbrok

Bi kontzeptu horiek primeran uztartzen ditu Kai Nakai artista gasteiztarrak, nortasunez, dinamismoz eta indarrez beteriko gaien bidez, konplexuak eta estereotipoak alde batera utzi eta askatasuna sustatuz, inor axolagabe uzten ez duten gaiekin.

Baimenik gabe lanarekin debuta egin zuenetik, bere letrek gizarteak urteetan ezarritako patroiak alde batera uztea dute helburu. Ildo beretik, Maitia izeneko bigarren diskoan amodiozko istorio baten faseak erakusten dira, bost kanturen bidez: lehen maitasunetik hasi eta maitasun toxikotik pasatuz, norberaren maitasuna, maitemina eta dagokion maitasuna lortu arte.

Maitian, euskarazko reggaetoi kantuez gain, disko musikaren erritmoekin eta gaztelaniaz abestutako zatiekin ausartu da artista.

Kai Nakaik berdintasunetik eta aurreiritzirik gabe zutik jartzeko helburuarekin altxatzen du bere ahotsa.

SARRERAK EROSTEKO?