1.Gaia: iturriak, beren zentzu zabal eta metaforiko osoan.
2. Argazkiak edo bideoak aurkezteko formatoa bertikala izango da, eskolako sarrerako pantailan erakustekoak direnez gero.
3. Argazkiek 5-20 hitz bitarteko testu bat izan behar dute, argazkian bertan txertatuta edo bazter batean. Hala ere, multzo osoak (argazki + testuak) ezin du folio edo pantaila baten proportzioa gainditu (zabalera 2 x altuera 3 gutxi gorabehera).
4. Testuek euskaraz idatzita egon behar dute derrigorrean eta aleman, frantses zein ingelesezko bertsioa ere eraman ahal dute. Testuak polito atontzeko edozein bide erabili daiteke, irakasleen laguntza barne.
5. Bideoek 20 segundoko iraupena izango dute gehienez.
6. Bideoen testua ahozkoa zein idatzizkoa (azpitituluetan) izan daiteke. Bideoan ere, gehienez 20 hitz. Euskaraz derrigorrean eta, nahi izanez gero, aipatutako
hizkuntza horietako batez.
7. Saridunak aukeratzeko orduan, irudia eta testua hartuko dira kontuan, bien arteko ezkontza bereziki. Bai irudiek bai testuek, edo bien konbinazioak behintzat, orijinalak izan beharko dute.
8. Kategoria bakoitzak, argazki eta bideoarenak, bina sari izango ditu.
9. Lehiaketara argazki edota bideoa bidaltzeak, hauek proiektatuak izateko baimena suposatzen du. Eskolako sarrerako pantailan eta eskolako webgunean jarriko dira erakusgai, argazki-bideo irabazleenak bereziki.
10.Argazki edota bideo asko aurkeztez badira eta ezin badira denak erakusgai jarri, selekzio bat egingo da.
11. Argazki-bideoak honako helbidera bidaliko dira: hizkuntzaeskolaneuskaraz@gmail.com edo 627 402 425 zenbakira whatsappez bidaliz gero. Irabazleek bidalketa egiteko erabilitako email edo telefono zenbakia baliatuko dugu haiekin kontaktuan jartzeko.
12. Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 24a izango da. Irabazleen izenak maiatzaren lehenengo astean emango dira ezagutzera eta hauek bi asteko epea
izango dute saria jasotzeko.
13. Ikasle bakoitzak gehienez 2 argazki eta 2 bideo bidali ahal izango ditu.
14. 1. sariak (argazki eta bideo): Elkar liburudendarako 100?ko bonoa.
2. sariak (argazki eta bideo): Elkar liburudendarako 50?ko bonoa.

 

ARGAZKI ETA BIDEO LEHIAKETA