Igande honetan hasiko dira Larrazabalgo eskolako ate irekien jardunaldiak!!
«Hezkuntza hiriguneetatik urrunen dauden auzoetara hurbiltzeko beharretik sortu ziren Larrazabalgo eskolak. Obra Ismael Gorostiza udal arkitektoak egin zuen eta 1928an inauguratu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Udaleko Kultura eta Hezkuntza Arloek lan handia egin dute eraikina mantentzeko eta eskola historiko horiek prestatzeko. Gaur egun, hiru aula bisita daitezke bertan: garai hartako gela bat, laborategi bat eta bilera-gela bat.
Auzo-eskolak sortzearekin batera, hezkuntzak aurrerapen handia izan zuen garai hartan, analfabetismo-maila altuak murriztera eta Bizkaiko hezkuntza- eta kultura-desorekak zuzentzera bideratuta baitzeuden, batez ere landa-eremuetan eta auzo mineral-industrialetan.
Eraikinaren kanpoko itxurak gaur arte iraun du, aldaketa gutxi batzuekin, eta ikasgeletako batean garai desberdinetako materiala gordetzen da, hala nola testuliburuak, koadernoak, erregelak, posterrak, atlasak, bai irakasleen mahaia, bai ikasleen ikasmahaiak.» (EAJren KOMUNIKATUA BARAKALDOKO UDALEKO GOBERNUAN)
Beraz, anima zaitezte denboran atzera bidaiatzera!!
- Otsailak 5/12
- 12:00-15:00h
- DOAN (Aurretik erreserbatu gabe)
- +info: www.barakaldo.eus