«Grufaloak alabari esan zion, behin batean, inoiz ere ez sartzeko baso ilun sakonean.
Sagu Erraldoi Gaiztoak harrapatuko zuela eta hozkada batean jango zuela bestela.
Gau ilunean, elurra ari zuela gogotik, grufaloaren alaba irten zen leize-zulotik. Sagu Erraldoi Gaiztorik ez zen inon existitzen. Berak hori ustez zuen, baina egia ote zen?»
Grufaloaren alabaren istorioa ezagutu nahi baduzue, Kilima Zinemak aukera ematen dizue! Gehiegizko jakin-minaren ondorioei buruzko lezioa ematen digun alegia aurkezten digute. Nola amaituko da ipuina?
- 3 urtetik gorako haurrak
- Martxoak 24
- 17:30ean
- Kilima Faktoria (San Bizente kalea, 45)
Izena emateko: 696 196 332 (WhatsApp) / euskara@barakaldo.eus