Adi, naturazaleok!

Iraileko agendaren barruan, Natur Gelak jarduera zoragarri bat proposatzen digu: escape rooma lorategitik!!

Uztailean izan zuen arrakastaren ondoren, berriro ere eskaintzen dizuegu familiarekin batera aire zabaleko escape roomaz gozatzeko aukera. Interneteko konexioa duen gailu mugikor bat (tableta, telefonoa…) besterik ez duzue behar!

Natur Gelan harrera egin ondoren, ordubete eta 30 minutu izango duzue jolas hezigarri hau osatzeko eta lorategiko erleak salbatzeko. Denbora aurrera doa eta erleek behar zaituztete!

  • Irailak 27?(asteazkena), 16:00 – 17:30
  • Aldez aurretik izena eman behar da!
    • naturgela@barakaldo.eus
    • 944 375 805
    • 695 748 832