Zientzia Astea 2023 programaren esparruan, Zientzia Klubak publiko osoari zuzendutako 4 bakarrizketa zientifiko antolatu ditu, euskaraz:
-
Zizare baten burmuina
Monologoan itsas bailiabide biologikoak aitzakitzat hartuta kontatuko dut zergatik ?zizare baten burmuina? dugula aurpegiratzen zaigunean, ez da kontuan hartzen itsas zizareak neurozientziei egin diezaioketen ekarria. Zer ikasi dezakegu Platynereis zizarearen nerbio-sitematik gure burmuina ulertzeko lagungarri izango zaiguna? Nahikotxo!!!
-
Zergaitik txakurrek hankarteak usaintzen dituzte?
Bakarrizketa honen helburua da, giro lasai batean, entzuleek txakurren usaimen ahalmenaren berri jakitea. Horretarako usainekin jolastuko dugu, kimikako kontzeptu basiko batzuk bereganatuz.
-
Gizakia animalia bat da?
?Gizakia animalia bat da??. Esaldi hau amaitu gabe dago, eta hortik abiatuta, bakarrizketa honen egilea XXI. mendeko gizakien ongizatearekin eta bizi-kalitatearekin lotutako hainbat hausnarketa plazaratzen saiatuko da.
-
J?piter, heroia edo bilaua?
Gauza asko ezagutzen ditugu Jupiterri buruz ideario orokorrean daudenak, baina beste asko ez dira ezagutzen, eta beste asko, ezta ?gaiaz dakigunok? ere ez dakigu. Bestalde, gauza batzuk ezagutzen ditugula uste dugu, baina agian ez dira egiazkoak. Adibidez, nahiko zabalduta dago Jupiter dela gure aterki kosmikoa, baina hala al da, benetan?
Bakarrizketen lekua, data eta ordua:
-
- Clara Campoamor z.z. (auditoriuma)
- Azaroak 9 (osteguna)
- 19:00etan
- Iraupena: 90 minutu
Ez da aldez aurretik izena eman behar. Sarrera librea edukiera bete arte.
Informazio gehiago, webgunean: ZIENTZIA ASTEA 2023