Barakaldo grisa, itsusia, kutsatua, erdalduna… Behin eta berriro entzuten ditugun topikoak, geuk ere ia-ia sinetsi ditugun klitxeak. Halakoa da, benetan, Barakaldo? Ala harritu ahal gaitu?

Bideoan beste ikuspegi bat erakutsi nahi izan digute hainbat pertsonak. Hamaika ikuspegi erakuts litezke eta hamaika pertsona ere ager litezke; edozein modutan, eskerrik asko, bideoa egiten lagundu diguzuen guzti-guztiei (azaltzen ez zaretenoi ere bai). Zuek gabe, Barakaldo ez da ezer!

Barakaldarra izateaz harro!!!