Berbalagun programaren edizio berria martxan da, martxa bizian, gainera!
Uda ostean, urrian jarri dira abian Berbalagun taldeak eta dagoeneko 14 TALDE osatzea lortu dugu!!! Astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez… egia esan, aitzakiarik ez dago!!
Baina Berbalagun programa oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, hau zer ote da?
- Euskara ikasteko metodo aspergarria?
- Euskal gramatika, arauak, azterketa-galderak… birpasatzeko klase extra?
Ezzzzzzzzz!!!!! Orduan zer da?
- Lagun euskaldunak ezagutzeko bidea
- Lagun talde batekin, giro informal batean, euskaraz hitz egin, barre egin, disfrutatzeko aukera
- Dakizun edo ikasten ari zaren euskara erabiltzeko modu praktikoa
- Euskara bizipen positiboekin lotzeko era
- Euskaraz hitz egiteko lotsa, beldurra… alde batera uzteko botika paregabea
Probatu!! Gustatuko zaizu eta!!
Informazio gehiago: Barakaldoko Berbalagun taldeak