Euria, hotza… zer egin daiteke aste honetan? Etxean kafe bero-beroa prestatu, goxo jarri eta idazten hasi??

Bihotzaren hitzak 2017, amodiozko gutunen XXII. lehiaketa

Amodiozko gutun bat euskaraz idaztea? Oraindik idazten al da gutunik? Egia da, gaur egun, amodiozko gutunik, ez bestelakorik nekez idatziko dugula; baina sentimenduak papereratzeko beharra denok sentitu izan dugu noiz edo noiz! Eta zergatik ez euskaraz!

Gainera «amodiozko gutuna» oso kontzeptu zabala izan daiteke: sentimendu sakon-sakonak, maitasuna, maitasun eza, gorrotoa, destaina, ironia, hitz jokoa, lotsagabekeria, umorea… den-dena sartzen da folio zuri batean.

Ausartuko zara?

  • Gutunak entregatzeko azken eguna: urtarrilak 21, larunbata
  • Tokia: Gurutzetako kultur etxea

Informazio gehiago: Bihotzaren hitzak 2017