San Bizenteko jaiak amaituta, Kastrexanara egingo dugu salto.

Asteburu honetan euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko beste aukera bat.

Hona hemen euskara edo euskal kulturarekin loturiko ekintzak:

Agate Deuna 2017 – Euskara eta euskal kultura

Otsailaren 3a, ostirala

  • 18:00 Haurrentzako Jolasak

Otsailaren 4a, larunbata

  • 12:00 Euskal Dantzak «MENDIPE» taldeak eskainita.
  • 22:30 GONTZAL MENDIBILen kontzertua

Otsailaren 5a, igandea (Agate Deuna eguna)

  • 10:00 Udal Txistularien kalejira
  • 11:00 Erromeria Trikitixarekin baseliza plazan.
  • 12:00 Herri Kirolak
  • 13:00 Euskal Dantzak «IKUSGARRI» taldeak eskainita.