Bi aste eskas falta dira 20. Korrika hasteko!! Den-dena prest dago!

Motoreak berotzen hasteko, #Korrika eta #Euskara-ren aldeko asteburu oparoa prestatu dute gure herriko elkarteek auzo guztietan Korrikari merezi duen bultzada eta babesa emateko:

? Korrikaren aldeko Kuestazio-asteburua

  • Martxoak 17 – Kalejira?
    • 18:00etatik aurrera
    • Zuazo-Arteagabeitian
    • Antolatzailea: Auzo elkarte eta Jai Batzordea.
  • Martxoak 18 – Kalejira
    • 12:30etatik aurrera
    • Zuazo-Arteagabeitian
    • Antolatzailea: Auzo elkarte eta Jai Batzordea.
  • Martxoak 18 – Dantza poteoa
    • 19:00etatik aurrera
    • Beurko-Bagatza auzoan
    • Antolatzaileak: Jai Batzordea, Ibarra-kaldu.
  • Martxoak 19 – Musika kalean
    • 12:00etatik aurrera
    • Lutxanan
    • Antolatzaileak: Auzo elkarte, Amaia dantza taldea eta Jai Batzordea.
  • Martxoak 19 – «Aldapa kalea» umeentzako antzerkia eta pintxoak
    • 12:00etatik aurrera
    • Bagatza plazan
    • Antolatzaileak: Jai Batzordea, Ibarrakaldu.
  • Martxoak 19 –?Kalejira auzoan zehar
    • 12:00etatik aurrera
    • San Bizenten
    • Antolatzaileak: Jai Batzordea, Hala Dzipo eta Laguntasuna.
  • Martxoak 19 – Umeentzako tailerrak eta musika
    • 12:00etan
      • Umeentzako tailerrak eta aurpegi margoketa
    • 13:00etan
      • Dantza paseoa
    • Retuerto – Kiosko plazan
    • Antolatzailea: Erreka-ortu dantza taldea.