Egun grisa, gaurkoa! Lanez gainezka ibili zara, hainbat tira-bira lanean, trafiko itzela errepidean, euria dago eta etxerako bidean ?baldosa hiltzailea? zapaldu duzu!
Zalantzarik ez dago ?Zeru izpi?o bat? behar duzula! Zoaz etxera eta hartu beharko dituzun osagaiak:
- Haur bat (edo batzuk)
- Ipuin-liburua
- Musika
Batu osagaiak, eseri etxeko txokorik goxoenean eta prest dago! Eguneko arazo, eta kezka guztiak ahaztu eta etxeko txikiekin batera zuen zeru izpi?o propioa sortuko duzue. Hoberik ez dago munduan!
Eta ametsetan jarrita, zergatik ez lortu zeru izpi?o hori euskaraz? Etxeko txikiek gure bi hizkuntzak ikasi beharko dituzte, eta ba al da bide hoberik hizkuntza bat jaso eta maitatzeko jolasa, ipuina, musika eta gurasoekiko momentu magikoa baino?
Euskara baldin badakizue, erabili zuen haurrekin! Asko zein gutxi, baina erabili, jolastu, gozatu haiekin euskaraz; horrela hizkuntza hau bizipen positiboekin, zuekin batera bizi izandako une zoragarriekin lotuko dute.
Euskara gutxi dakizuela? Ezer ez dakizuela? Lasai, material honen bitartez, aukera izango duzu, poliki-poliki, umearekin batera disfrutatzen duzun bitartean, oinarrizko hitzak (koloreak, animaliak, gorputz atalak?) ikasteko.
Ez izan beldurrik! ?Aita-amak? gidan aholkuak eta oinarrizko hiztegitxo bat aurkituko dituzue; ?Zeru izpi?o bat? ipuin-liburuan oinarrizko hitz horietariko batzuk aurkituko dituzue eta ipuinekin erlazionaturiko bideo eta abestien bitartez, hitz gehiago ikasi ahal izango duzue.
?Familian euskaraz bizi? blogean (?Zeru izpi?o bat? irudian klick eginda) material hau guztia izango duzue eskura; eta, hemendik aurrera, poliki-poliki, material berria sartuko dugu, zuen ?zeru izpi?oa? lortzeko egingo duzuen bidaia ahalik eta modurik eroso eta atseginenean egin dezazuen!