Seme-alabak eskolan B edo D ereduan matrikulatuta dituzue, eta seguru zalantza bat baino gehiago dituzuela euskara dela eta. Agian haurrek eskolan bai, baina eskolatik kanpo ez dute euskaraz egiten; agian, zuek ez zarete ausartzen haurrekin euskaraz hitz egiten? zer egin, denon artean, euskarari bultzada bat emateko? Zer egin seme-alabek euskara erraz, naturaltasunez erabil dezaten?

Urtarrilaren 31n zalantza horiek eta askoz gehiago argitzeko hitzaldi interesgarri bat egongo da:

  • «Seme-alabek euskaraz egitea nahi nuke», I?aki Eizmendi
    • Urtarrilak 31, asteazkena
    • Clara Campoamor z.z.
    • 18:00etan

Seme-alabak euskaraz Barakaldo

Ez galdu!! Benetan, interesgarria izango da!!