Hezkuntza Sailak?gaur ireki du batxillergoan matrikulatzeko epea:

  • Nork egin behar du onarpen-eskabidea? Maila honetan ikasle bat eskolatu nahi duen orok,?eta baldintza hauetakoren bat betetzen bada:
    1. Ikaslea lehenengo aldiz joatea Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe batera, edo
    2. Ikaslea lehendik ere EAEn eskolatua egotea, baina:
    a. Ikastetxez aldatu nahi izatea, edo
    b. Ikastetxez aldatzeko interesik ez baina une honetan eskolaturik dagoen ikastetxean?hizkuntza-eredua aldatu nahi izatea), edo
    c. Arte Batxilergoa ikasi nahi izatea.?

 

  • Onarpen-eskabidea aurkezteko epea: Aurrez aurre, 2019ko maiatzaren 2tik maiatzaren 14ra.?Internet bidez, Hezkuntza saileko web orrialdean2019ko maiatzaren 2tik maiatzaren 13ra arte.

 

  • Aurkeztu beharreko agiriak:
    1. Ikaslearen NANaren fotokopia (atzerritarren kasuan AITa).
    2. Hezkuntza premia berezien galdetegia, eskabidean egoera hori aipatzen bada.
    3. Horrela bada, musika- edo dantza-ikasketa arautuak aldi berean ikasten ari dela egiaztatzeko?agiria.

Ikaslea adingabea bada😕Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia edo beste egiaztagiri ofiziala.?

Familia-liburuaren aita edo ama azaltzen den orriaren fotokopia, edo lege-tutorea izatearen?ziurtagiria.?

Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia.

 

Informazio gehiago: Hezkuntza saila?eta ohiko zalantzak