Asier Arrotia abenturazaleak bizikletaz egindako bidaia kontatuko digu:
Esperientzia asko batu ditut zazpi hilabetetan, eta azkenik, birus famatuaren ondorioz, etxerako bidea presaka hartu behar izan nuen
Bidaian zeharkatutako 9 herrialdeetan ikusitakoa, eta halako bidaia bat egiteko ikasitakoa partekatu nahi dut
Parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea eta segurtasun neurriak betetzea, baita musukoaren erabilera ere. Izena emateko azken eguna otsailaren 15 da