Familientzako Arte Eszenikoen programak antzerki eta txotxongilo ikuskizun berriak programatu ditu
Urtarrilaren 18tik Martxoaren 8ra bitartean, Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan. Lehenengo saiorako txartelak astelehenean, hilak 13, jarriko dira salgai webgunean.
Barakaldok familia osoarentzako kultur ikuskizun berriak eskaintzen hasiko du urtea. Familientzako Arte Eszenikoen programak zazpi antzerki eta txotxongilo ikuskizun berri aurkeztuko ditu Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan, urtarrilaren 18tik martxoaren 8ra bitartean. Kalitatezko familia-kultura proposatzen duen ekimen honek esperientzia bat eskaintzen du haurrak Arte Eszenikoen mundu liluragarrian haz daitezen, antzerkiarekin bere formatu anitzetan ikusi, sentitu eta hunkitzen ikasiz. Aldi berean, ohitura kulturalak sortzen laguntzen die.
Denboraldi berriak, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiko ditu: aktoreen antzerkia, txotxongiloak eta objektuak eta multimedia antzerkia. 2025eko urtarrila-martxoa hiruhilekoan, Barakaldon izango dira tokiko zein Estatuko antzerki-konpainia ospetsuen obrak, beren proposamen eszenikoen kalitateagatik nabarmentzen direnak. Horietako seik, 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta 3 urtetik gorakoentzako proposamen bat dago.
Programazioa bi larunbatetan egiten da, Clara Campoamorreko zentro zibikoaren eta Gurutzetako zentroaren artean. Obra guztietarako sarrerak, 3,20 eurotan helduentzat eta 2,10 eurotan haurrentzat, online jarriko dira salgai urtarrilaren 13tik aurrera, 09:00etan, https://barakaldokultura.vivetix.com webgunean.
Euskarazko ekitaldiak:
- Otsailaren 8a. Jon Beldurgabea. TXALO
- Antzezleen antzerkia
- Clara Campoamor zentro zibikoan 18:00etan
- 60 min. Euskara. + 5 urte
- Otsailaren 22a. Ezer ez. BEHIBI ‘S
- Txotxongiloak eta aktorea
- Gurutzetako centro zibikoan 18:00etan
- 50 min. Euskara. + 3 urte