Imajinatzen duzu Barakaldo euskaldunago bat?

Indarrak batuta, bultzada bat eman ahal izango genioke euskarari gure herrian?

Barakaldon euskaraz ere bizi nahi duzu?

Galdera hauei eta sortuko diren beste askori erantzuna emateko, Barakaldoko euskalgintza aktibatzeko prozesu bat jarriko dugu martxan Sasiburu elkarteak, Barakaldoko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak. Baina, prozesua arrakastatsua izan dadin, jakina, barakaldarrak behar ditugu, zeu behar zaitugu!! Bazatoz?

  • Barakaldoko euskalgintza aktibatzeko prozesua
    • 3 saio: otsailak 6 / otsailak 27 /martxoak 20
    • Clara Campoamor zentro zibikoan
    • 19:00 – 21:00
    • Izena emateko: