Eskerrik asko Barakaldoren beste ikuspegi bat erakusten lagundu diguzuen guzti-guztioi!!

  • Hamaika Telebistari Barakaldori buruzko bideo bat egiten konbentzitzeagatik (geuk ere ez genuen sinesten!)
  • Bideoari buruzko ideia garatzen lagundu zeniguten guzti-guztiei (di-da batean, egun batetik bestera, arnas hartzeko ia astirik gabe!)
  • Urduritasunari aurre eginda, musu-truk, kamara aurrean jarri zinetenoi (ez da erraza, benetan!)
  • Eta nola ez, bideoa zabaltzen lagundu diguzuen guzti-guztioi?

Hobeto egin zitekeela? Ziur! Jende gehiago atera behar izan zela? Zalantzarik gabe!

Bideoaren helburua beste Barakaldo bat erakustea zen, eta hara zer lortu dugun: BARAKALDARRA IZATEAZ HARRO SENTITZEA ETA BARAKALDARREZ ARE HARROAGO!!