Barakaldoko Korrikaren aurkezpena 25ean 19:00etan

Barakaldoko Korrikaren aurkezpena 25ean 19:00etan

Barakaldoko AEK-k gure herriko Korrikaren aurkezpena antolatu du:

?Urtarrilak 25, asteazkena
  • 19:00etan
  • Gran Parada tabernan, San Bizente kalean
?Aurkezpen honetan Barakaldoko Korrikaren inguruko xehetasun guztiak emango dira: Korrika noiz pasatuko den, ordua, bitxikeriak, laguntzeko moduak…
Bideo bat ikusteko aukera izango dugu, korrika-kanta entzungo dugu, photo call batean argazkia atera eta luntx txiki bat ere izango dugu. Gainera, hau guztia dinamikoagoa izan dadin, Hala Dziporen musikariak ere izango ditugu girotzen.

Horrez gain, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan nahi duzu?

12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa.

?Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEK euskaltegian eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa.
Zatoz KORRIKAra!! Lehenengo hitzordua bihar!! Ez huts egin!!!

Harpidetu gure buletinari

FAMILIAN EUSKARAZ BIZI

Txiokatzen

Facebook

Facebook By Weblizar Powered By Weblizar