Bihotzaren hitzak 2017, amodiozko gutunen XXII. lehiaketa
Amodiozko gutuna euskaraz idaztea? Oraindik idazten al da gutunik? Erronka handia ote da? Ez dut uste!
Egia da, gaur egun, amodiozko gutunik, ez bestelakorik nekez idatziko dugula; baina sentimenduak papereratzeko beharra denok sentitu dugu noiz edo noiz! Eta zergatik ez euskaraz!
Gainera «amodiozko gutuna» oso kontzeptu zabala izan daiteke: sentimendu sakon-sakonak, maitasuna, maitasun eza, gorrotoa, destaina, ironia, hitz jokoa, lotsagabekeria, umorea… den-dena sartzen da folio zuri batean.
Ausartuko zinateke? Zergatik ez?
- Gutunak entregatzeko epea: azaroaren 21etik urtarrilaren 21era
- Tokia: Gurutzetako kultur etxea
Informazio gehiago: Bihotzaren hitzak 2017