Oraindik ez duzu EGA azterketarako matrikula egin? Zalantzatan zaude aurkeztu ala ez? Entzun duzu oso zaila dela? Ezinezkoa dela gainditzea? Oso jende gutxik gainditzen duela? Ez egin kasurik!!

Erraza ez da, jakina!! Euskararen Gaitasun Agiriak euskaraz goi mailako gaitasuna duzula egiaztatuko du; beraz, tramite hutsa ezin da izan. Baina horrek ez du esan nahi ezinezkoa denik. Azterketa prestatu barik baldin bazoaz, egia da oso aukera gutxi izango duzula gainditzeko; baina hori bizitzaren alor gehienetan gertatzen da: imajinatzen duzu gidabaimena ateratzeko azterketetara aurkeztea prestatu barik? Imajinatzen duzu Bilboko Maratoi erdira aurkeztu nahi izatea, aldez aurretik entrenatu barik?

Gaztea bazara, seguruenez, ikasketa prozesu osoa euskaraz egin duzu; beraz, EGA azterketa prestatu ahal duzu; baina, berriro diot, aurkeztu baino lehen prestatu behar duzu. Eta nola egin?

Aitzakiarik ez dago!! Eta merezi, merezi du!! Ez utzi geroko, gehiago kostatuko zaizu-eta!! Egin ahalegina eta atera titulua, lan munduan izugarri garrantzitsua da eta!!

ZORTE ON!!!!