Euskararen eguna ospatzeko, Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon elkartearekin batera, euskara Barakaldoko kaleetara atera nahi izan dugu, udalerriko auzo guztietan jarri diren biniloen bitartez.

Auzoetan barrena, 10 mezu irakur daitezke, euskararen aldeko mezu positibo eta motibagarriak, batzuk idazle, bertsolari edo abeslari ezagunen aipuak eta beste batzuk barakaldar anonimoek proposatutako esaldiak. Baina, mezu guztiek helburu bera dute: euskara bera eta nola ez, barakaldarren ahalegina prestigiatzea.

?Milaka urte ditu eta zure bihotzean daramazu. Zer ote da?, ?Euskararen indarra oinezko barakaldarra?, ?Barakaldo bihotzean eta euskara mingainean?, ?Hizkuntza guztiak altxorrak dira eta geurea euskara da?, ?Zaindu maite duzun hori?…

  • Zein duzu gustukoen?

Egun hauetan, kalean mezu horietako bat ikusten duzunean, gelditu eta irakurri!

biniloak Biniloa 1 Binilo 2 binilo 3 binilo 5 binilo7-01Copia de binilo3-01Copia de binilo10-01 Copia de binilo9-01