Barakaldok aurten Euskaren Eguna ospatzeko herriko elkarte eta protagonistei eskaini nahi izan die protagonismo osoa, denok batera Gabriel Aresti idazle apartaren figura eta obra baliatuta, euskarari omenaldia egiteko.

  • Barakaldoko dantza-taldeak: Ibarra-kaldu, Laguntasuna, Erreka-Ortu, Amaia
  • Hala Dzipo musika eskola (adin guztietako musikariak)
  • Dantzariak (Zuhaitz, Iholdi)
  • Musikariak (Unai, Alberte, David, Eider, Endika…)
  • Rapero gazteak: EH 2000
  • Zeinu-interpretea (Yasmina)
  • Barakaldoko Bertso Eskola
  • Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon elkartea
  • Aritz Garcia diseinatzaile grafikoa

Seguru baten bat ahaztu zaigula :((

Adin eta diziplina oso ezberdinetako artistak Barakaldo Antzokiko oholtza gainean, indarrak batuz, euskarari omenaldia egiteko.

Gabriel Arestiren «Euskal harria» jasoko dugu Barakaldon, idazle honen figura eta obra oso modu berezian ezagutzeko aukera izango dugu, ordubeteko musika saio atseginaz gozatzen dugun bitartean.

Galduko duzu?

Hementxe duzue egitaraua: Abenduak 1

  • 19,ooetan
    • Barakaldo Antzoki aurrean geratuko gara
    • Bertsolariek girotutako kalejira (Herriko Plaza – Bide Onera Plaza – Elkano metro sarrerako plaza)
  • 19,45ean
    • Txalaparta Barakaldo Antzokiko sarreran
  • 20,00etan
    • «Euskal Harria, Euskara Herria» ikuskizuna
  • 21,15ean
    • Musika, kantak eta pintxoak (O’Connors tabernan)

Sarrera gutxi geratzen dira, baina oraindik eskuratu ahal duzue gonbidapena Barakaldo Antzokiko txarteldegian.

Eskaini diezaiogun euskarari merezi duen omenaldia!!!