Sasiburu Euskaldunon Elkarteak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera, hitzaldi interesgarri bat antolatu digute:
- Euskaraz berdintasunean bizi. Hizkuntza eskubideak Euskal Herrian.
- «Hizkuntza eskubideak zer diren jakiteko, lege-babesa adibide eta egoera ezberdinetan ezagutzeko, ahalduntzearen garrantziaz ohartarazteko eta zure kexak bideratzeko hitzaldi praktikoa».
Beraz, hurrengo gaiak jorratuko dira, besteak beste:
– Zer dira hizkuntza eskubideak?
– Egun dugun lege-babesa nahikoa al da?
– Ahalduntzerako tresnak eta erronkak.
- Otsailak 9, osteguna
- 19:00etan
- Clara Campoamor Kultur Etxean
Animatu eta parte hartu!