Adi, lagunok!! Barakaldoko Gabonaldia martxan jarri da, eta, urtero lez, familian eta lagunartean euskaraz gozatzeko programazio ederra eskainiko digu aurten!!

  • Antzerki ikuskizunak! Pirritx, Porrots & Marimotots, Maddi Pirata, Ipurbeltz, Egun On Sikiera… (Abenduak 18 – Urtarrilak 7)
  • Karpa magikoa «Ttiki Ttaka Irratia» disko festa, «Matraka Culinary Center», «Meri, Mari eta Lari» ikuskizuna… (Abenduak 23 – Urtarrilak 5)
  • Olentzero auzoetan! (Abenduak 22, 23 eta 24)
  • Haur ludoteka! (Abenduak 23 – Urtarrilak 4)
  • Erregeen kabalgata! (Urtarrilak 5)
  • Kultur ekintzak! Ihes gelak, zientzia tailerrak, robotika tailerrak… (Aurreinskripzioa: Abenduaren 11tik 20ra)

Bota begiradatxo bat programazioari, eta ondo apuntatu egunak, orduak eta GONBIDAPENAK nola jaso: GABONALDIA 2023-2024

Aurtengo Gabonetan, ez galdu euskaraz gozatzeko aukera ezin hobe hau!!