HAZTEN ETA HEZTEN – Euskara familian sustatzeko programa Barakaldoko Udalak, Hala Dzipo musika eskolaren laguntzaz, HAZTEN ETA HEZTEN programa berria jarri du abian. Helburua izango da familiak eta haurrak, asteartero, elkarrekin euskaraz jolastea, euren gustuetara egokitutako ekintzen bidez: eskulanak, mahai-jolasak, ipuinak, zinema… Hauek dira programa honen bitartez eskainiko ditugun TAILERRAK: KATAMARKA saioak (0-2 urte bitarteko haurrak) Marrazketa, ipuinak, jostailuak… 17:00-20:00 Kilima faktoria lokalean (San Bizente 45) KORAPILATZEN saioak (3-7 urte bitarteko haurrak) Eskulanak, mahai-jolasak, ipuinak, zinema… 17:00-20:00 Kilima faktoria lokalean (San Bizente 45) SARETZEN saioak (8-12 urte bitarteko haurrak) Gizarte sareak, bideogintza (YouTube…), ihes-gelak, rol jolasak… 17:00-20:00 Kilima faktoria lokalean (San Bizente 45) Informazio gehigarria: 40 pertsonako aforoa ezarriko da saio bakoitzeko Saio autonomoak izango dira: familiek erabakiko dute zenbat denbora pasatu nahi duten tailerretan, 17:00etatik 20:00etara bitartean Beraz, animatu eta gozatu! Uste baino askoz errazagoa da!