Barakaldoko Udalak, Hala Dzipo musika eskolaren laguntzaz, HAZTEN ETA HEZTEN programa berria jarri du abian.

Helburua izango da familiak eta haurrak elkarrekin euskaraz jolastea, euren gustuetara egokitutako ekintzen bidez: eskulanak, mahai-jolasak, ipuinak, zinema?
Hauek dira programa honen bitartez eskainiko ditugun TAILERRAK:
  • KATAMARKA saioak (0-2 urte bitarteko haurrak)
    • Marrazketa, ipuinak, jostailuak…
    • 2 saio:
      • Otsailak 27
      • Apirilak 9
    • 17:00-20:00
    • Kilima faktoria lokalean (San Bizente 45)
  • KORAPILATZEN saioak (3-7 urte bitarteko haurrak)
    • Eskulanak, mahai-jolasak, ipuinak, zinema…
    • 3 saio:
      • Martxoak 12
      • Apirilak 23
      • Maiatzak 21
    • 17:00-20:00
    • Kilima faktoria lokalean (San Bizente 45)
  • SARETZEN saioak (8-12 urte bitarteko haurrak)
    • Gizarte sareak, bideogintza (YouTube…), ihes-gelak, rol jolasak…
    • 6 saio:
      • Martxoak 5
      • Martxoak 19
      • Apirilak 16
      • Apirilak 30
      • Maiatzak 14
      • Maiatzak 28
    • 17:00-20:00
    • Kilima faktoria lokalean (San Bizente 45)

Informazio gehigarria:

  • 40 pertsonako aforoa ezarriko da saio bakoitzeko
  • Saio autonomoak izango dira: familiek erabakiko dute zenbat denbora pasatu nahi duten tailerretan, 17:00etatik 20:00etara bitartean

Beraz, animatu, eman izena eta gozatu!