Hasi uda abentura ahaztezin batekin!
Hiri udalekuaetan dibertsioa eta ikaskuntza bultzatzen dira
Udan zer egin ez dakizula? Lasai, plan ezin hobea eskaintzen dizute hiri udalekuak! Zure seme-alabek abentura zirraragarriak biziko dituzte, lagun berriak egingo dituzte, euskaraz ikasi eta era guztietako jardueretan parte hartuko dute.
Udalekuen datak eta kokapenak
1. txanda: uztailaren 1etik 11ra
- 1 gunea: Gurutzeta
- J.R. Jiménez Hl (90 plaza)
- 2 gunea: Barakaldo
- Arteagabeitia Hl (110 plaza)
- El Pilar Hl (110 plaza)
- Ibaibe Hl (110 plaza)
2. txanda: uztailaren 14tik 24ra (uztailak 16 izan ezik jaieguna delako)
- 1 gunea: Gurutzeta
- J.R. Jiménez Hl (80 plaza)
- 2 gunea: Barakaldo
- Artegabeitia Hi (100 plaza)
- El Pilar Hl (100 plaza)
Ordutegia
Sarrera
Guztientzako sarrera ordua 8:15etatik 9:00etara izango da.
Irteera
- Jantokia daukatenak: 15:00etatik 15:15etara
- Jantokirik ez dautakatenak: 14:00etatik 14:15etara
Adina eta hizkuntza
- Barakaldon erroldatutako Haur Hezkuntzako 3.maila eta Lehen Hezkuntzako 6.maila arteko haurrak.
- Euskaraz (jarduera batzuk ingelesez ere egingo dira)
Izen-ematea
- Datak: apirilaren 28tik maiatzaren 7ra arte.
- Bideak:
- Online, BakQ txartel elektronikoaren bidez, Barakaldoko Udalaren webgunean.
- Telefonoz, 010 zenbakira
- Zentro zibikoetara/Kultur etxeetara deituz.
Bestelako informazioa
- Plazen zozketa: maiatzak 12
- Informazio gehiago: Hiri udalekuak 2025 [ORAINDIK EZ DAGO UDALEKO WEBGUNEAN]
Ez pentsatu birritan!
Helburuak
Haurrek jolasaren bidez gozatuko dute, arauak errespetatzen eta besteak onartzen ikasiko dute. Talde-lana sustatzen da, taldekideen arteko harremanak erraztuz. Haur bakoitzaren parte-hartze aktiboa eta auto-antolaketa bultzatzen da. Talde-sentimendua, errespetua, konfiantza eta berdintasuna sustatzen da. Kultura arteko topaketak bultzatzen dira, udalerrian bizi diren jatorri ezberdinetako haurren artean. Ingurumenarekiko jarrera positiboak sustatzen dira. Bakea, justizia, lankidetza eta indarkeria eza sustatzen dira. Aisialdian euskararen erabilera sustatzen da, jolas eta abesti berriak ikasiz. Beharrizana duten familiei laguntza eskaintzen zaie, familia-bizitza eta lana uztartzen lagunduz.
Esperientzia integral bat eskaintzen du, non dibertsioak eta hezkuntzak bat egiten duten. Haurrek jolasaren bidez ikasten dute, arauak errespetatzen eta besteekin harremanak izaten. Talde-lana sustatzen da, lankidetza eta komunikazioa bultzatuz. Horrez gain, haur bakoitzaren autonomia eta parte-hartze aktiboa bultzatzen da, bere gaitasunak garatu eta bere buruarengan konfiantza izan dezan.
Balioetan oinarritzen da, hala nola, errespetua, berdintasuna eta talde-sentimendua. Kultura arteko topaketak sustatzen dira, aniztasuna ospatuz eta elkar ulertzea bultzatuz. Ingurumenarekiko errespetua ere sustatzen da, haurrek ingurunea zaindu eta baloratzen ikas dezaten. Azkenik, bakea, justizia eta indarkeria eza bezalako balioak lantzen dira, gizarte hobeago bat eraikitzen laguntzeko.
Euskararen erabilera sustatzen da, jolas eta abesti berriak ikasiz. Horrez gain, familiei laguntza eskaintzen zaie, familia-bizitza eta lana uztartzen lagunduz. Aukera paregabea da haurrek uda ahaztezin bat igaro dezaten, balioak ikasiz eta lagun berriak eginez.
Metodologia eta jarduerak:
Udalekuan, animazio-jarduera hezitzaileak egingo dira, motibazioa, parte-hartzea eta jolasaren garrantzia azpimarratuz. Jarduerak interes-gune baten inguruan antolatuko dira, eta jolasak, tailerrak, irteerak eta hautazko jarduerak barne hartuko dituzte.
Jolasak askotarikoak izango dira: aurkezpen-jolasak, konfiantza-jolasak, mahai-jolasak, adierazpen plastikoko jolasak, ur-jolasak, simulazio-jolasak, lankidetza-jolasak, jolas handiak eta herri-jolasak.
Tailerrak adinaren araberako taldeetan antolatuko dira, eta parte-hartzaileen trebetasuna, irudimena, arte-kreazioa, argitasuna eta konfiantza garatzea izango da helburua.
Irteerak ere antolatuko dira: nagusien taldeak udal igerilekuetara eta Bizkaiko parke natural batera edo museoen inguru batera joango dira, eta txikiek ingurune hurbilerako irteerak egingo dituzte.
Eguraldi txarra edo ustekabeko gertaerak direla eta, hautazko jarduerak ere eskainiko dira, hala nola, barruan burutzeko joko antolatuak eta bideofilmaren emanaldia.
Animazio dinamika puntualak dinamizazioa lortzeko jarduerak izango dira, eta horien helburua talde barruko harreman hobeak, ideien hartu-emana, lankidetzaren garapena, auto-antolaketa eta abar lortzea izango da.
Eman izena orain eta ziurtatu zure seme-alaben uda ahaztezina izango dela. Euskaraz arituko dira denbora osoan, eta primeran pasatuko dute! Ez galdu aukera hau!